Konbentzituta, saiatua izanda eta sormenarekin, gizarte globalak duen erronka garrantzitsuenetako bati aurre egin nahi dio sukaldaritzatik, klima aldaketari, alegia. San Frantzizkon hainbat ekimen bultzatzen ditu, hala nola ZeroFoodprint, zeinarekin agerian utzi nahi du jatetxeek ingurumenean duten eragina eta karbono aztarna murriztu edo erabat ezabatzeko tresnak eta irtenbideak eskaini edozein sukaldariri. Munduan zehar dauden itzal handiko 30 jatetxe baino gehiagok, tartean Benu edo Noma jatetxeak daudela, bere metodologia aplikatzen dute, eta berak, berriz, nekazaritza iraunkorreko ereduak bultzatzen ditu The Perennial Farming Initiative-rekin.