Sukaldaritza izan liteke Brasilgo baztertutako biztanleei eragiten dieten delinkuentzia edo langabezia bezalako arazoen alternatiba. Hori pentsatu zuen David Hertzek duela hamaika urte, Gastromotiva sortu zuenean. Xedea eremu txiroetako gazteei prestakuntza ematea zen, geroago beti langile trebeen beharrean dagoen lan-merkatuan txerta zitezen. Egun proiektua Brasilgo hiru hiritara zabaldu da, bai eta Mexikoko batera ere, eta gainera jangela sozial bat du Rio de Janeiron Massimo Bottura chefarekin eta Food for Soul fundazioarekin batera. Bertan, foodwastearekin egindako janariak banatzen dituzte.