Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan eragin gehien duen sukaldarietako bat. Ikuspegi berritzaile batekin, Orlandok frogatu du osagaiak eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeak harreman estuagoa duela paradigmak aldatzearekin eta logika zirkularrak geure egitearekin «baliorik ez duen hori erabiltzearekin» baino. Orlandorentzat, produktu batek dakarren guztiak badu potentziala, eta sukaldariaren egitekoa da, eta ez osagaiarena, hori probatzea. Amass jatetxean lehia-giro osasuntsu bat sustatzen du bere lantaldeko kideen artean, konponbide eta teknika berriak bilatzeko, horrela ikerketa eta goi-mailako sukaldaritzaren armak uztartuz. Amassek osagai organikoak baino ez ditu erabiltzen, et azken hiru urteetan sortutako hondakinak % 75 murriztea lortu du. Rene Redzepiren gertuko kolaboratzaile izan ondoren, Orlandok bere jatetxea hezkuntzarako baliabide bihurtu du, hiriko haurrek landareak landatzen, kozinatzen eta kontsumitzen ikas dezaten.