Modena inguruetan, Italia sakoneko urrutiko bazter batean, Cuoccik sentitzen du sukaldaritza lurraldea eta inguruan dituen pertsonak zaintzeko modu bat dela, eta inspirazio eta berrikuntza iturri den kooperatiba gastronomiko eta sozial baten bitartez bizitzen du hori, non elikagaiak eraldatzen diren, ez errezeta bihurtzeko, baizik eta bazkideei aukerak emateko: desgaitasun intelektuala duten pertsonak, Emilia Romagnako betiko janarietatik hoberena erein, hazi eta lantzen laguntzen dizkioten pertsonak. Lanterna di Diogene jatetxe-baserrian gure gizartean gutxien bistaratzen diren eta arreta gutxien jasotzen duten kolektiboetako batekiko interakzioa normalizatzen du, haien gaitasunak balioetsiz.
«Sukaldaritzan hasi nintzenean, inguratzen ninduen guztiaz arduratu nahi nuen: lurraz eta arazoak zituzten pertsonez. Inork ez zuen kontuan hartzen haiek ere zerbait egin zezaketela, eta ondoan nahi dituzten pertsonekin batera disfrutatu ahalko zuten lan bat eman nahi nien».