Sukaldaria eta gizarte ekintzailea, Food for All Africa sortu zuen 2014an. Erakunde honek, batez ere, Saharaz hegoaldeko Afrikako haur ahulak elikatzen dihardu, supermerkatu eta jatetxeek emandako elikagaien soberakinak berreskuratuz. Ehunka gazte prestatu ditu sukaldaritzan denboran zehar, janariaren inguruko prestakuntza eta truke espazioak bultzatuz.
Pandemian zehar, inoiz baino beharrezkoagoak diren otordu solidarioak banatu ditu buruzagi komunitario honek, bere hirian jantoki sozialei esker elikatzen diren ehunka pertsonak jantokiok aldi batez itxirik izan dituzten bitartean. Bere herrialdeko lan indarraren %40 ostalaritzaren sektorearen mende dagoenez, eta, ondorioz, hainbat hotel, taberna eta jatetxe itxi direnez, haren boluntario sarea arduratu da sukaldaritzatik datozen gazteei eta eskola jantokien itxierak eragin dien haurrei arreta emateaz.