Chefa eta ekintzailea den Simon Boyle-k erakutsi duenez, gastronomiak asko du emateko zaurgarritasun soziala handia den testuinguruetan. 2011n haren eskutik sortutako “Beyond Food” programari esker, sukaldaritzari buruzko prestakuntzaren bidez pobreziaren zirkulutik irteten eta janariaren bidez bizitzak berreraikitzen laguntzen die pertsonei. Programa trinkoa da, 3 urtekoa, eta Boylek baliabide publiko eta pribatuak mobilizatzen ditu horretarako, dirua bilduz eta babesak kohesionatuz.
Erresuma Batuko alarma egoeran, Brigadeko (Londres) chefak baliabideak eta boluntarioak antolatu zituen talde behartsuei elikagaiak bermatzeko, hala nola aterpetxeetan bizi direnei, elikagai bankuetatik bizi direnei eta osasun mentaleko arazoen aurka nahiz isolamendu arazoen aurka borrokatzen direnei. Bere jatetxeko lantaldearekin batera, entrenamendu zentroko ikasleek eta adituek 24/7 linea beroa aktibatu zuten larrialdian zeuden pertsonek laguntza eska zezaten, laguntza psikologikoan arreta berezia jarriz. Gainera, COVID-19ak industrian izan dituen ondorioez ohartarazteko kanpaina bat egin du eta pandemiaren garaian landutako errezeten liburu bat argitaratu du.