Leek gremio bidezkoago, toleranteago eta askotarikoagoa sustatzen du. Eztabaidarako tartea irekitzen du, sukaldaritzatik abiatuz immigrazioaz, justizia sozialaz eta inklusioaz hitz egiteko. Koronabirusaren hedapenaren eta Black Lives Matterren (BLM) protesten aurrean, LEE Initiative inplikatu egin da. GKEa prestakuntzan, mentorizazioan eta gazteen talentuan inbertitzeko programetan zentratzen bazen ere, orain kohesio eta inspirazio gune bihurtu da, batez ere erkidegoan. “Regrow Program” eta halako iniziatiben bidez, sukaldaritzako langileei eta ekintzaile txikiei laguntzak eskaini zizkien, eta “Restaurant Workers Relief Program” delakoaren bidez, sukaldaritzaren industriako langabeei janaria banatu zien herrialdeko 19 hiritan, tokian tokiko lider txikiekin koordinatuta, auzo txikietan krisia arintzeko sukalde komunitarioak sortzeaz gainera. Halaber, Relief Reboot programari hasiera eman dio, zeinaren bidez ekoizpen katearen oinarrian donazioen kapitala sartzea espero baitu: ekoizle txikien ekonomia aktibatuz eta orain arte hautsita zeuden kateak berriro konektatuz, gauzak “behetik gora” mugitze aldera.