Alberto Crisci

2009an, Alberto Criscik ireki zuen lehen The Clink jatetxea, The Clink Charity programa barnean, Erresuma Batuko presoen birgaitze-programa alegia, gaur egun 4 espetxerekin lan egiten duena: HMP Brixton, HMP Cardiff, HMP High Down eta HMP Styal. Bertan, sukaldea eta zerbitzua presoen ardurapean daude, presoei espetxetik ateratzean lana aurkitzea errazteko tresnak ematea xede duen entrenamendu integral baten barnean. Prestakuntza amaitzean, titulu ofizial bat jasotzen dute elikagai-prestaketan, zerbitzuan eta garbiketan, eta baita laguntza ere beren lan-bilaketa prozesurako, dagokien zigorra bete ondoren. Orain arte, %80ko lan-munduan txertatzea lortu dute eta berrerortzeak %20an murriztu dituzte. Halaber, ekimen honek barne du The Clink Gardens proiektua, HMP Sent espetxean, emakume presoak baratzezaintzan trebatu eta titulatu ahal izateko.
www.theclinkcharity.org