Tradizioen ikerkuntzan, zabalkundean eta defentsan aitzindaria izan da, sustraietan oinarritutako ikuspuntu batetik, baina planteamendu zabal eta diziplinartekoarekin. Slow food kontzeptuaren enbaxadore historikoa, biodibertsitatearen eta elikagaien ekoizpen “zuzen, osasuntsu eta bidezko” baten aldeko konpromisoa hartu du. Alicia Gironellak hamarka argitalpen burutu ditu eta Semillaton motako proiektuak bultzatzen ditu, tokiko landare-espezieak galtzeko arriskuan ez erortzeko xedearekin sortu zena. Tarahumar mendizerrako arto-haziak erreskatatu eta biderkatu egiten ditu, banku komunitarioetara eramateko eta komunitateko nekazari garrantzitsuenen artean banatzeko.