Edición: 2022

Manoella Buffara

Manu Buffara etorkizun handieneko latinoamerikar chefen artean dago. Sariak irabazi dituen chefa izanik, Manu sortu du Curitiban (Parana estatuan, Brasilen), bere kultura eta identitatea erakusteko. Sukaldaritzak sentiarazten dion grina sakonki errotuta du haurtzarotik. Nekazari baten alaba izanik, lurra eta lurrak ekoizten duena maitatzen ikasi zuen haurtzaroan, eta ezagutza hori bere sukaldaritza-estiloari forma emateko aprobetxatu zuen…. Read more »

Michel Bras

Bras sukaldaritzako naturalismoaren aitzindari da, eta lurraldea sortzeko kontzeptutzat hartzearen zale amorratua da. Jasangarritasunaren eta biodibertsitatearen defendatzailea da, bere sukaldean hierarkia baztertzen du: nahiago du bere taldeko kideak «laguntzaile sortzaile» gisa ikusi. Lou Mazuc gurasoen jatetxean ikasi zuen janaria prestatzen, eta sukaldaritzaren filosofian eta argazkilaritzan sakondu zuen. Oraindik sukaldari gaztea zenean, «naturaren erdian» jatetxe bat… Read more »

Gastón Acurio

Peruko sukaldaritzaren ikurra. Acuriok 40 jatetxe baino gehiago ditu 12 herrialdetan, horien artean, Astrid & Gastón jatetxe goraipatua. Sukaldaritza garapen sozialerako tresna gisa hartzen tematzen da.  Ospetsua da egindako lan filantropikoengatik, eta horren adibide dugu Pachacútec-en, Limako aldirian, sortu zuen sukaldaritza-eskola . Gainera, sutsuki defendatzen ditu kultura, gizartea eta ingurumenarekin lotutako borrokak. 2011n, esaterako, kanpaina… Read more »

Dominique Crenn

Dominique Crennek oroitzapenak janari bihurtzen ditu bere jatetxe modernista eta irudimentsuan: Atelier Crenn izan zen, hain zuzen, hiru Michelin izar lortu zituen lehenengo jatetxea emakumeek zuzendutakoen artean Estatu Batuetan. Hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatean, eta mundu osoko mintzaldi ugaritara joan ohi da. Estatu Batuetako The Culinary Institute of Americak «Lidergoagatiko Augie saria» eman… Read more »

Joan Roca

Bere familiak Katalunian zuen jatetxean eman zuen haurtzaroa Joan Rocak, eta bere bi anaiekin (Josep sommelier bikaina eta Jordi gozogile aparta) zuzentzen du gaur egun, Katalunian baita ere, bere jatetxe propioa, hiru Michelin izar dituena: El Celler de Can Roca. Gainera, borondate oneko enbaxadore izendatu ditu duela gutxi hiru Roca anaiak Nazio Batuen Garapenerako Programak,… Read more »

Enrique Olvera

Oso sukaldari goraipatua da, bere ezohiko talentuaren eta karisma bereziaren bidez aldatu egin duelako, mundu osoarentzat, mexikar sukaldaritza, modu ausart, erraz eta oroitarazlean kozinatuta. Hainbat negozio jarri ditu abian Olverak; adibidez, Pujol jatetxea –Mexikoko jatetxerik onena– zuzentzen du, eta New Yorken debutatu du duela gutxi, arrakasta handiz, Cosme jatetxearekin. Janari sinplea prestatzen du, erraza, eta… Read more »