Manu Buffara etorkizun handieneko latinoamerikar chefen artean dago. Sariak irabazi dituen chefa izanik, Manu sortu du Curitiban (Parana estatuan, Brasilen), bere kultura eta identitatea erakusteko. Sukaldaritzak sentiarazten dion grina sakonki errotuta du haurtzarotik. Nekazari baten alaba izanik, lurra eta lurrak ekoizten duena maitatzen ikasi zuen haurtzaroan, eta ezagutza hori bere sukaldaritza-estiloari forma emateko aprobetxatu zuen…. Read more »
Edición: 2024
Yoshihiro Narisawa
Yoshihiro Narisawa bi Michelin izar dituen Tokio hiriko (Japonia) Narisawa jatetxearen jabea eta chefa da. Prestakuntza-aldian, Europara bidaiatu zuen, esaterako, Joël Robuchon eta Paul Bocuse chef ezagunen alboan ikasteko. Japoniara 1996an itzuli eta bere lehen jatetxea ireki zuen. Frantziako sukaldaritza klasikoko teknikak Japoniako osagaien erabilera poetikoarekin konbinatzen zituen bertan. Ingurumenaren babesarekin loturiko sukaldaritzaren aitzindaritzat jotzen… Read more »
Dominique Crenn
Dominique Crennek oroitzapenak janari bihurtzen ditu bere jatetxe modernista eta irudimentsuan: Atelier Crenn izan zen, hain zuzen, hiru Michelin izar lortu zituen lehenengo jatetxea emakumeek zuzendutakoen artean Estatu Batuetan. Hitzaldiak ematen ditu, besteak beste, Harvard Unibertsitatean, eta mundu osoko mintzaldi ugaritara joan ohi da. Estatu Batuetako The Culinary Institute of Americak «Lidergoagatiko Augie saria» eman… Read more »
Joan Roca
Bere familiak Katalunian zuen jatetxean eman zuen haurtzaroa Joan Rocak, eta bere bi anaiekin (Josep sommelier bikaina eta Jordi gozogile aparta) zuzentzen du gaur egun, Katalunian baita ere, bere jatetxe propioa, hiru Michelin izar dituena: El Celler de Can Roca. Gainera, borondate oneko enbaxadore izendatu ditu duela gutxi hiru Roca anaiak Nazio Batuen Garapenerako Programak,… Read more »
Recent Comments