Sukaldaritzak, jasangarritasunak, laguntza humanitarioak eta gerrako kazetaritzak bat egiten dute Andrés Torresen baitan. Hainbat alderdi lantzen ditu berak, eta elkarrekin lotutako bi proiekturen buru da: alde batetik, Global Humanitaria GKEaren fundatzaile eta lehendakaria da. Erakunde horrek elikadura bermatzeko eta haurren eskubideak defendatzeko lan egiten du hamar herrialdetan, 200 eskola-jantoki baino gehiagorekin, eta premiazko esku-hartzeak egiten ditu gerrak edo hondamendiek kaltetutako eskualdeetan, elikagaiak, ura, higienea, osasuna, babesa eta oinarrizko hezkuntza eskuragarri egon daitezen. Bestalde, Penedés eskualdeko Casa Nova jatetxeko chef eta jabea ere bada Torres, eta jasangarritasuna eta autosufizientzia benetan nola landu erakutsi du; horregatik, Michelin izar berde bat jaso du.
Lortutako irabazien parte batek Global Humanitaria finantzatzeko balio du, eta jatetxeko jardunbide jasangarri batzuek eta errezeta batzuek GKEak lagundutako komunitateetan eskuratutako jakintza dute oinarri.