Ángel León

Bi Michelin izar ditu Cádizeko badian eta Ozeanoa ikusi eta bizitzeko modu berri bat proposatzen digu. Arrain baztergarrien aprobetxamendua sustatuz, bere Aponiente jatetxeko lana ikerkuntzan eta berrikuntzan oinarritzen du, unibertsitateekin eta bestelako erakundeekin lortutako ezaguerak garapenerako aukera bilakatuz. Korrokoi-hestebeteekin hasi zen, arkume-carré faltsuarekin, triku-burratarekin, espezie hibridoekin, etab. Ondoren, alga diatomeak erabiltzen hasi zen salda-argigarri bat sortzeko (Clarimax), oliben hezurrak aprobetxatu zituen erregai ekologiko gisa… Ezkatak hauts egin zituen zaporeei bizitasuna emateko eta humore beirakara emultsionatzaile gisa erabili zuen. Itsas-espezieen biolumineszentziaren fenomenoa erreproduzitu du eta “itsas-planktona” itsasotik kanpo sortzera iritsi da.
www.aponiente.com