Ann Cooper

Estatu Batuetako haurren obesitate-maila altua murrizten laguntzeko ideiarekin eta belaunaldi berriei elikadura-ohitura osasuntsuak erakusteko xedearekin sortu zuen Chef Ann Foundation fundazioa. Fundazio honen lanaren helburua da lehen hezkuntzako eskolei tresnak ematea, elikagai oso prozesatuak elikadura fresko eta osasuntsu batekin ordezka ditzaten, egunero eskoletan prestatzen dena. Fundazioaren atalen artean nabarmentzekoa da “Salad Bars” (entsalada-barrak) deritzonen emaitza eta instalazioa, hainbat erakundek Michelle Obamaren “Let’s Move!” kanpainaren inguruan burututako ahaleginen emaitza dena; eta baita “The Lunch Box” ere, eskolei doako laguntza teknikoa emateko tresna, aholkularitzarekin, deskarga daitezkeen errezetekin eta kudeaketa-estrategiekin, besteak beste.
www.chefannfoundation.org