Estatu Batuetan, deportazioaren beldurrak paperik gabeko milioika langile isilarazten ditu. Eta, halere, Filadelfian, sukaldari mexikar honek, South Philly Barbacoa bere jatetxearen arrakasta aprobetxatuta (2016an ireki diren jatetxerik hoberenetako bat, Bon Appètit-en arabera), ahotsa ematen die Donald Trumpen garaietan paperik gabe lanean ari direnen borroka polemikoari. #Right2Work ekimena gidatu du, zeinarekin kolektibo horrek jatetxeen industrian dituen baldintzen gainean hitz egitea bultzatzen du jendearen artean, bai eta babes premiarik handiena dutenek informazioa eta babesa elkarri emateko guneak sortzen ere. Filadelfiako alkate Jim Kenneyk Nationalities Service Award saria eman zion, immigranteen eskubideen alde egindako borrokagatik eta hiria destinu gastronomoko bihurtzen laguntzeagatik. Bere lanak, berriz, tokiko Kontseilukoei iradoki zien ebazpen bat emateko, lana giza eskubide bat dela aitortuta, migrazio estatutua alde batera utzita.
«Irratian eta telebistan agertzen hasi nintzenean, ohartu nintzen nire ahotsa nire komunitatearen ahotsa izan zitekeela. Etorkinak ezkutatu eta esplotatu egiten ditugu; jendeak sistema hori ikustea nahi dut. Ez zitzaidan axola zer gertatuko zen; egia esan nahi nuen.»