René Redzepiren ondotik joan ondoren –biak Nomako sukaldeburuak izan ziren– Danek Brigaid sortu du orain dela gutxi, eskolek euren sukaldeen diseinua eta funtzionalitatea berregituratzeko ideiarekin, euren ezagutza eman dezaketen chef profesionalen knowhowaz baliatuta forman edo funtsean aldaketak eragiteko taldeko elikaduraren alorrean. «Benetako janaria» zerbitzatzeko egiten dute lan, eta hain oinarrizko diren baina horren hondatuta dauden ohiturak berreskuratzeko, mahaian janariez presarik gabe gozatzea, kasu.