Frantziako chef ospetsua New Yorkeko CityMeals on Wheels karitate-ekimenaren zuzendarikidea da, arazo fisiko edo buruko arazoren baten ondorioz beren kabuz elikagaiak erosi eta/edo prestatu ezin dituzten adineko pertsonei janari osasuntsu eta elikagarriak eskaintzeko xedea duena. Duela hogeita hamar urte sortua, Estatu Batuetako “gurpil gaineko janari” programa handienetakoa da, urtero 2 milioi otordu emanez 18.000 New Yorkeko biztanleri. Chefs Deliver proiektuaren bidez, Daniel Bouludek bere alorreko kideen laguntza bilatzen du erakunderako funtsak lortzeko eta janari-banaketarako.
www.citymeals.org
