2006an Gastromotiva sortu zuen, Brasilen gastronomiaren bidez inklusio soziala bultzatzeko asmoz, jakitun baitzen zer-nolako eragina izango lukeen eremu herrikoietako gazteei sukaldaritzako prestakuntza eskaintzeak, hain zuzen ere, sukaldaritzan lan egiteko baliagarria den merkatu batean –non langile kualifikatuen premia oso handia baita– eta sektorearen barruan giza faktorea indartuz. Tokiko erakundeekin aliantza eginez, Gastromotivak Brasilen, Mexikon, Hegoafrikan eta El Salvadorren hedatzen ditu operazioak zenbait iniziatibari esker; horien artean: Refettorio Gastromotiva (Food For Soul-ekin lankidetzan irekitako jantoki soziala, Rio de Janeiron), eta 2017an Social Gastronomy Movement abiarazi izana, garapen jasangarriaren, elikadura osasungarriaren eta, jakina, inklusioaren gaietan eragiteko janariak duen boterearen inguruan chefak kohesionatzen dituen munduko sare gisa. Martxotik aurrera pandemiaren ondorioz bere prestakuntza programak aldi baterako eten egin baziren ere, Gastromotiva berehala aktibatu zen elikagai banku gisa, eta ahalegin kolektiboekin bat egin zuen bai Mexiko Hirian bai Rio de Janeiron, janari solidarioak emateko eta une honetan hainbeste hazten ari den elikadura larrialdiari erantzuteko.