David Hertz

Gastronomia sozialaren defendatzailea da eta duela hamar urte Gastromotiva sortu zuen São Paulon, zonalde pobreetako gazteei sukaldaritza-trebetasunak emateko, ondoren gazte horiek langile prestatuen behar handia duen lan-merkatuan txertatu ahal izateko. Gaur egun, proiektua Río de Janeiro, Salvador de Bahía eta Mexiko Hirira ere zabaldu da eta dagoeneko 1800 pertsona trebatu dituzte, %80ko lan-munduan txertatzearekin. Titulua lortu dutenak mugimenduaren zabaltzaile bilakatuz, David Herzek komunitate-laguntzarako sare bat sortzea lortu du, haurrentzako lantegiak eta espetxeetan sukaldaritza-ikastaroak antolatzen dituena.
www.gastromotiva.org