Douglas McMaster Londresko Silo jatetxearen chef jabeak bere sormena erabiltzen du “zero waste” filosofia sustatzeko. Hitzaldi hori Zero Waste Cooking School-en bidez zabaltzen du. Ekimen hori konfinamendu garaian sortu zen, eta bere helburua da filosofia hori sustatzea eta gizartea hondakinen arazoaz kontzientziatzea, modu hurbil eta sortzailean, eduki online-en bidez.
McMasterren aburuz, janaria alferrik galtzea giza irudimenaren porrota da, eta, horrenbestez, erronka guztiz sortzailea. Chefak kontsumismo masiboari oztopoak jarriko dizkion pentsamolde-aldaketa baten alde egin nahi du, eta birziklapenaren ideia gainditu eta supraziklapenaren aldeko apustua egiten du, zeinak esan nahi baitu erabilitakoa berregitea edo jatorrizko kalitate bera edo handiagoa duen zerbait sortzea.