Gisela Wadiana Medinak 2017an jarri zuen martxan Red de Cocineros del Iberá edo Iberáko sukaldarien sarea Mburucuyá herrian, Corrientes (Argentina) probintziako hezegune urrun eta erraldoiaren ertzean, eta egitasmo horren bitartez, eskualdeko 80 sukaldari herrikoi prestatu eta gidatu ditu. Horietako gehienak emakumeak izan dira, eta proiektuak xede izan du haien ahalduntzea, Corrientes eskualdeko plater tradizionalak turistei eskaintzea diru-iturri izan dadin haientzat.
Wadiana Medinaren lanak argi erakusten du gastronomia zein neurritan izan daitekeen akuilu alfabetatze-maila baxua eta baliabide ekonomiko urriak dituzten komunitateak garatzeko, eta haien parte direnen bizitzak aldatzeko, haiei ogibide bat eskainita. Halaber, gastronomiak atzera itzuli die kultura, identitate, produktu eta sukalde jakin batekiko harrotasuna, luzaz bigarren mailakotzat jo baita hori, bisitariei eskaini ezinezkotzat; egun, ekintzaile horren bultzadaz, turisten erakargarri eta lan-iturri bilakatu da.