Kamilla Seidler eta Michelangelo Cestari

Claus Mayerrek bere Melting Pot erakundea La Paz hiriraino eramateko aukeratu zuen bikotea dira. Erakunde hau 2010ean sortu zen Danimarkan gastronomiaren bidez aldaketa sozialak ahalbidetzeko. Elkarrekin, Gustu jatetxe-eskola ireki zuten eta, bertan, urtero, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden 25 gazteri prestakuntza ematen diete (bigarren urtea burutu dute dagoeneko), Bolivia bezalako gastronomikoki ezezaguna den herrialde baten aberastasuna aztertu eta zabaltzen duten aldi berean. ICOOSur Holandako erakundearekin batera Manq´a proiektua garatzen dute: 12 bat eskolak osatutako sarea 16 eta 28 urte bitarteko baliabide gutxiko gazteei prestakuntza emateko, gastronomia-laguntzaile gisa, “learn by doing” ereduari jarraituz.
www.gustubo.restaurantgustu.com