Kopenhagen, Nordic Food Labenen aspaldiko zuzendaria berrikuntza ulertzeko modu berritzaile baten protagonista da. Sukaldariaren begiekin, sukaldaritzari lotutako kontzeptuak destilatuen eremura eramaten ditu, Empirical Spirits enpresarekin, zeinarekin “mundu osoko zaporeak kapsulatzen” saiatzen baita punta-puntako destilazio eta hartzitze teknikak erabiliz. Chido Govera aktibista eta hezitzailearekin batera, Zimbabweko Future of Hoperen sortzailea baita, sukaldaritzako berrikuntza eskemak bultzatzen hasi da, baztertutako komunitateei laguntzeko asmoarekin, esploratu gabeko ahalmenak dituzten osagaiekin (basoko frutak eta termitak ere bai) produktu bereziak eginez eta produktu horiekin komunitatearen ekonomiarako eta nortasunerako balioa sortuz, aldi berean merkatu globalak erakartzeko.
«Gaur egun chef izatea inoiz baino zailagoa da, baina aukera gehiago ere eskaintzen ditu. Sukaldaritzaren munduak interes handia bildu du azken hamarkadan eta, hori dela eta, eragin-eremua gure mahaikideetatik harago hedatu da. Mundua aurkitu genuen baino hobeto uzteko agindu morala izan dugu beti; baina, aukera bat baino gehiago, behar bat da gero eta gehiago».