Leonor Espinosa

Kolonbiako sukaldari ezaguna eta Leo Cocina y Cava jatetxeko chefa, bere herrialdeko sukaldaritza tradizional eta herrikoian aurkitzen duen onena konplexurik gabe sustatzen du. Ondare horren defentsan, Funleo fundazioaren arduraduna da, tokiko komunitateen tradizioak aldarrikatzeko eta eskuragarri dauden baliabide autoktonoen erabilera bultzatzeko. Zuzenean lan egiten du landa-zonaldeetako taldeekin, indigenekin eta Afrikatik etorritako ondorengoekin, sukaldaritza-prestakuntzarako aukerak eta nekazaritza-prozesuetarako trebakuntza eskainiz eta jardunbide iraunkorrak bultzatuz. Burutzen dituen ikerlanen emaitzak dokumentatu eta tresnak kaleratzen ditu, ez bakarrik ezaguerak babesteko edo sorterriko espezieak ezagutzera emateko, baizik eta guzti hori bizirik mantentzeko sukaldaritza edo nekazaritzaren bidez. Fundazioak diziplina anitzeko profesionalek osatutako talde baten bidez funtzionatzen du, besteak beste gastronomian, gizarte-zientzietan, diseinuan, kudeaketa kulturalean, administrazioan, nutrizioan eta nekazaritzan adituak direnak.
www.funleo.org