Manoella Buffara

Curitiban Manoellak sukaldaritza garaikideko jatetxe bat ireki zuen, hiri horretatik 80 kilometrora dagoen Ilha Rasako 20 ekoizle baino gehiagorekin burututako lan estuaren emaitza izan zena. Ekoizle hauekin lankidetza estuan, ekoizpen agroekologikoko zirkuluak jarri ditu abian tokiko mikroekonomia bultzatzeko. Gutxi ezagutzen diren tokiko nekazal-barietateen erabilera iraunkorra zabaldu eta sustatu du, lehenik eta behin ekoizleek landatzen zutena kontsumitzea lortuz eta, hartara, ekoizle horien elikadura hobetuz. Hezkuntza-laguntzak antolatu ditu, besteak beste honako gaien inguruan: elikadura, ingurumenaren zaintza, dibertsitatea, laborantza modu tradizionalak, elikaduren eskuztatzea, garraioa eta kontserbazioa.
www.restaurantemanu.com.br