Krisiaren erdian kaltetu diren kolektiboen artean, eskola adinean dauden haurrena da bat, haur horietako askoren elikadura, hein handian, beren ikastetxeetan jasotzen dutena baita, eta larrialdi egoeraren aurrean, elikagairik ez jasotzeko arriskuan egon baitira, eta elikadura osasungarria eskuratzeko zailtasunak izan baitituzte. Nicole sukaldeburu izan zen Londresko NOPI jatetxean, eskolako janarira pasa eta “Chef in Schools” sortu aurretik. Orain arte, herrialde osoko sukaldarien laguntzarekin kantinetan “esku hartzeko” programen bidez eta hezkuntza dinamiken bidez eskola jantokiei buruzko pertzepzioa aldatzean zentratuta egon bada ere, pandemiaren ondorioz, elkartea ia-ia birfundatu egin behar izan du, baliabide horren mende dauden familiek aprobetxa ditzaketen janariak ekoizten jarduteko.