2006an Gastromotiva sortu zuen, Brasilen gastronomiaren bidez inklusio soziala bultzatzeko asmoz, jakitun baitzen zer-nolako eragina izango lukeen eremu herrikoietako gazteei sukaldaritzako prestakuntza eskaintzeak, hain zuzen ere, sukaldaritzan lan egiteko baliagarria den merkatu batean –non langile kualifikatuen premia oso handia baita– eta sektorearen barruan giza faktorea indartuz. Tokiko erakundeekin aliantza eginez, Gastromotivak Brasilen, Mexikon, Hegoafrikan eta… Read more »
Artxiboak: Finalistas
This is the example custom post type
Nicole Pisani
Krisiaren erdian kaltetu diren kolektiboen artean, eskola adinean dauden haurrena da bat, haur horietako askoren elikadura, hein handian, beren ikastetxeetan jasotzen dutena baita, eta larrialdi egoeraren aurrean, elikagairik ez jasotzeko arriskuan egon baitira, eta elikadura osasungarria eskuratzeko zailtasunak izan baitituzte. Nicole sukaldeburu izan zen Londresko NOPI jatetxean, eskolako janarira pasa eta “Chef in Schools” sortu… Read more »
José Andrés
Jose Andresek, World Central Kitchen (WCK) erakundearen bidez, inoiz ez bezala mobilizatu ditu sukaldaritza munduko profesionalak, eta mobilizazio horretan erabakigarria izan da tokiko lidergoekin batera lankidetzan eta kosorkuntzan jardun izana. WCK-k paper garrantzitsua bete du larrialdi egoera desberdinetan; horietan bat, COVID-19arena. Martxoan pandemia gogor jotzen hasi zenetik, Jose Andresek World Central Kitchen aktibatu zuen, ez… Read more »
Cristina Martinez
Estatu Batuetan, deportazioaren beldurrak paperik gabeko milioika langile isilarazten ditu. Eta, halere, Filadelfian, sukaldari mexikar honek, South Philly Barbacoa bere jatetxearen arrakasta aprobetxatuta (2016an ireki diren jatetxerik hoberenetako bat, Bon Appètit-en arabera), ahotsa ematen die Donald Trumpen garaietan paperik gabe lanean ari direnen borroka polemikoari. #Right2Work ekimena gidatu du, zeinarekin kolektibo horrek jatetxeen industrian dituen… Read more »
Siew-Chinn Chin
Estatu Batuetan elikadura organiko eta osasungarriaren aldeko borrokari lotuta, karrera zabala egin du janari industrialaren eta fast food delakoaren kontra egin eta independentzia bultzatzen duten programetan inplikatuta, esaterako, The Charlie Cart Project izeneko proiektuan. Hor, Malaysian jaiotako sukaldariak bat egiten du sukaldaritza ikasketak herrialde osotik zabaldu nahi dutenekin, eta tresnez hornitutako sukalde mugikor bat erabiliz… Read more »
Douglas McMaster
Silorekin, Erresuma Batuko zero waste lehen jatetxea baita, Douglas aitzindaria izan da gaur egun nazioartean zabaltzen ari den ikuspegi batean, joeraren kontra doazen jardunbideak eta mundu osoko sukaldari gazteen inspirazio iturri diren “industriaurreko” sukaldaritza eredu bat normalizatu baitu, non ezer ere ez dago sobera: dena eraldatzen da. Recycle kontzeptua upcycle kontzeptuarekin ordezten du, eta frogatzen… Read more »
Mario Castrellon
Panama deskubritzeko dagoen herrialdearen kultura gastronomikoa bultzatzen du nazioartean, ekintzaile gisa duen lidergoa aprobetxatuta garapen sozialeko aukerak sortzeko, batez ere kafe komunitateetan; izan ere, gaur egun munduko kaferik baloratuenetako eta preziatuenetako bat ekoizten da komunitate horietan (geisha kafea), baina horren irabaziek, ordea, ez dute probrezia murriztea lortzen, ez eta produktibitatea handitzen ere. Maitoko sukaldariak bidezko… Read more »
Lars Williams
Kopenhagen, Nordic Food Labenen aspaldiko zuzendaria berrikuntza ulertzeko modu berritzaile baten protagonista da. Sukaldariaren begiekin, sukaldaritzari lotutako kontzeptuak destilatuen eremura eramaten ditu, Empirical Spirits enpresarekin, zeinarekin “mundu osoko zaporeak kapsulatzen” saiatzen baita punta-puntako destilazio eta hartzitze teknikak erabiliz. Chido Govera aktibista eta hezitzailearekin batera, Zimbabweko Future of Hoperen sortzailea baita, sukaldaritzako berrikuntza eskemak bultzatzen hasi… Read more »
Xanty Elias
Acánthum da Huelvan (Espainia) dagoen Michelin izarradun jatetxe bakarra, eta bertako sukaldaria bere eskualdearen garapenean sartuta dago buru-belarri: Prenauta Fundazioaren presidentea den heinean, turismoaren, berrikuntzaren eta sukaldaritzaren sektoreko ekintzailetzaren alde egiten du. Elikaduraren heziketa bultzatzeko asmoarekin, Los Niños se Comen el Futuro izeneko ekimena abiarazi zuen (2018), non Lehen hezkuntzako ikastetxeetan Kultura Gastronomikoaren irakasgaia sartzea… Read more »
Giovanni Cuocci
Modena inguruetan, Italia sakoneko urrutiko bazter batean, Cuoccik sentitzen du sukaldaritza lurraldea eta inguruan dituen pertsonak zaintzeko modu bat dela, eta inspirazio eta berrikuntza iturri den kooperatiba gastronomiko eta sozial baten bitartez bizitzen du hori, non elikagaiak eraldatzen diren, ez errezeta bihurtzeko, baizik eta bazkideei aukerak emateko: desgaitasun intelektuala duten pertsonak, Emilia Romagnako betiko janarietatik… Read more »
Recent Comments