Artxiboak: Finalistas

This is the example custom post type

Selassie Atadika

Selassiek ateak irekitzen dizkio Ghanari diskurtso moderno eta konprometitu batekin. Columbian Nazioarteko Ikasketak egin ondoren eta hamarkada batean NBErentzat lanean aritu ondoren, sukaldaritzara egin zuen salto elikaduratik erronkei aurre egiteko. Culinary Institute of American (CIA) graduatu zen, eta Estatu Batuetan geratu beharrean Afrikara bueltatu zen, eta Midunu jatetxea ireki zuen, Accran (2014), non Sukaldaritza Afrikar… Read more »

Ebru Baybara Demir

Turkian, munduan errefuxiatu siriar gehien jasotzen duen herrialdean (3,5 milioi baino gehiago), chef nekaezin honek gastronomia erabiltzen du gizarteratzeko tresna gisa. Bere ekimenetan Baybara Demirrek bi herrialde horietako emakumeak ahalduntzen ditu eta aurreiritziak eraisten ditu kulturen arteko trukeak dakarren aberastasuna nabarmenduz. Bere azken proiektua mugatik gertuko Mardin probintzian garatu du. Bertako nekazaritza kolpatua biziberritu nahi… Read more »

Virgilio Martínez

Zentraletik, Liman, marjina pentsatuezinak ireki zizkion Peruko sukaldaritzari, berrikuntza eta esplorazioa xede dituen ikuspegi batetik, horren abiapuntu izanik Mater Iniciativa-k, “kanpoan gehiago dago” premisatzat hartu eta munduko biodibertsitaterik handienetako batean barneratzen den plataformak, egindako lana. Milekin, Cuzcon egin duen apusturik berrienarekin, eskemak hautsi ditu, Morayko inken aztarnategiaren parean, interakzio ez-erasokorraren eredu batekin, non antzinako komunitateen… Read more »

Matthew Orlando

Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan eragin gehien duen sukaldarietako bat. Ikuspegi berritzaile batekin, Orlandok frogatu du osagaiak eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeak harreman estuagoa duela paradigmak aldatzearekin eta logika zirkularrak geure egitearekin «baliorik ez duen hori erabiltzearekin» baino. Orlandorentzat, produktu batek dakarren guztiak badu potentziala, eta sukaldariaren egitekoa da, eta ez osagaiarena, hori probatzea…. Read more »

Marc Puig-Pey

El Bulliko sukaldaritza-talde iraultzailean ia hogei urtez aritu eta gero, Puig-Peyk bere sormena zientziaren eta osasunaren zerbitzura ipintzea erabaki zuen. Bartzelonako Alícia fundazioaren sukaldaritzaren arloko arduraduna da chef hau, eta janariaren arloko konponbideak ikertzen eta sortzen ditu elikadurako murrizketak dituzten haur eta helduek ahalik eta osasuntsu eta goxoen jan ahal izan dezaten. Bere lidergoa funtsezkoa… Read more »

Karissa Becerra

Emakume hau sukaldaria, idazlea eta diseinatzailea da baina, batez ere, aktibista bat da, txikitatik janariarekin eraikitzen dugun harremana eraldatu nahi duena. Filosofiako eta antropologiako ikasketak egin ditu Becerrak, eta haur zein helduei irakasten die jaten ikasteko pentsatzen. Asmo handieneko bere proiektua La Revolución deitzen da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek jarduera-katalogo bat du, jaten duguna ezagutzeko… Read more »

Jock Zonfrillo

Chef eskoziar hau itzaltzen ari den elikadurari buruzko memoria bat gordetzeko ari zen lanean: Australiako aborigenena, hain zuzen. Australiako nortasun gastronomikotik kanpo geratu den antzinako kultura zahar hau deskubritu eta aldarrikatzen eman zituen azken 17 urteak. Denbora horretan, urruneko ehunka herrixka bisitatu zituen, eta bertako biztanleen aberastasun gastronomikoa jaso zuen, gerora Orana izeneko bere jatetxe… Read more »

Heidi Bjerkan

Norvegiako sukaldaritzako figura honek inguruarekin harmonian dagoen jatetxe-eredu bat eta egoera sozialarekiko konpromisoa duen gastronomia bat defendatzen ditu. Credo izeneko bere jatetxean sistema zirkular batekin egiten dute lan Trondheim inguruko nekazariekin. Nekazari horiengandik lortzen dituzte elikagai organikoak, eta sortutako hondakinak itzuli egiten dizkiete, ongarri gisa erabiltzeko. 2017an, Norvegiako errege-familiaren sukaldari izandako chef honek Vippa azeleragailu… Read more »

Dieuveil Malonga

Kongon jaioa eta 13 urte zituenetik Alemanian hezia, chef gazte honek Frantziako telebistako Top Chef programan parte hartzeak eman zion ospea baliatu zuen Afrikako talentu gastronomikoa ikusarazteko. 2016an sortu zuen Chefs in Africa plataformarekin, aholkularitza ematen die sukaldari eta ikasleei, eta lana edo diru-laguntzak eskain diezazkieketen enpresa, akademia, hotel eta jatetxeekin harremanetan jartzen laguntzen die…. Read more »

Caleb Zigas

Zigas La Cocina inkubagailu sozialeko zuzendari exekutiboa da. Proiektu horrek laguntza ematen dien baliabide gutxiko pertsonei (gehienbat, emakume etorkin eta afroamerikarrei) San Frantziskon beren negozio propioaren jabe izan daitezen. Bost urteko prestakuntza- eta jarraipen-programa batekin, La Cocinak 30 mikronegozio sortzen lagundu du, eta beste 90 sustatu. Pastelgilea lanbidez eta Globalizazio eta Kulturako graduduna Michiganeko Unibertsitatean,… Read more »