Time aldizkariak «Mexikoko sukaldaritza tradizioaren profeta eta zaindari» izendatu zuen biodibertsitatearen eta hango sukaldaritzako ondarea zabaltzearen alde dabilen aktibista hau. Sukaldarien artean, herrialde horretako sukaldaritzak bai tokian bertan bai nazioartean bizi duen goraldiaren erantzule nagusienetakoa da. Mexikar Sukaldaritzaren Hiztegi Entziklopedikoa enblematikoaren egilea da, eta tokiko ekoizleen aldeko borrokan ere nabarmentzen da.