Estatu Batuetan elikadura organiko eta osasungarriaren aldeko borrokari lotuta, karrera zabala egin du janari industrialaren eta fast food delakoaren kontra egin eta independentzia bultzatzen duten programetan inplikatuta, esaterako, The Charlie Cart Project izeneko proiektuan. Hor, Malaysian jaiotako sukaldariak bat egiten du sukaldaritza ikasketak herrialde osotik zabaldu nahi dutenekin, eta tresnez hornitutako sukalde mugikor bat erabiliz saiatzen da sukaldaritza, osasuna eta ingurumena elkarrekin lotzen, dozenaka errezetaren bidez. 10 estatu inguruko 500 hezitzaile baino gehiago prestatu ditu, eta kalkulatzen da prestakuntza horrekin 150.000 haur ingururengana iritsi dela.
«Gaur egungo gazteak elikagai prozesatuz inguratuta hazten dira; korporazio handiek merkaturatzen dituzte, irabazi-asmoarekin, eta gure osasunari edo etorkizunari buruzko inolako kontzientziarik gabe. Espero dut, gazteen elikadura-ohituretan eraginez gero, eragina txikia bada ere, etorkizuneko belaunaldia eraldatuko dela. Erbien eta dortoken lasterketa da. Ekinaren ekinez, dortokak irabaz dezake».