2017ko irabazlea
“Sari hau ilusio bat da urteetan euren arbasoen nazio identitate kulturalaren onarpenaren alde borroka egin duten komunitateentzat. Gatazka armatuak, injustiziak eta bazterketak eragin duen isiltasunak arintzeko balio du. Herriarentzat berrespen bat da, adiskidetasun prozesu honetan, apustu egin dezan gastronomia bezelako tresna garrantzitsuan, herrialdeen garapen ekonomikorako ongizatearen benetako ondare sortzaile delako”.
Leonorrek ez du konplexurik bere herrialdeko sukaldaritza popularra erakusteko, harro egoteko moduko sukaldaritza baiteritzo, eta hori sustatzen dabil berrikuntzan indarrak jarrita, hori baita biodibertsitatearen erabilera ugaritzeko eta norberarena denari balioa emateko tresna delakoan. Funleo bitartez herrialde batik bat indigenen eta afro-kolonbiarren egitea eta jakitea errebindikatzen du, elikadura subiranotasunaren esparruetan landa-hazkundeko prozesuak bultzatzen ditu, baita ekoizle txikientzako merkaturatze-kanalak ere, eta hezkuntza, nutrizioa, ekintzailetza eta turismorako tokiak herri etnikoetan. Chocó departamenduan Sukaldaritza Zentro Integral bat zabaltzeko laguntzak biltzen ari da narkotrafikoari alternatiba bat bilatzeko, eta bitartean Kolonbia bere sukaldearen aberastasunaz jabetu behar dela azpimarratzen du, hango komunitateek euren ondare biologikoa, kulturala eta immateriala beregainki garapen sozial eta ekonomikoetan eralda dezaten.