Gizarte Antropologiako katedraduna da Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitatean, eta zuzendarikidea UOCeko Osasun Zientzien Fakultateko Elikadura eta Nutrizioa sailean. Food, Culture and Development UNESCO katedraren zuzendaria eta International Commission on the Anthropology of Food and Nutrition (ICAF) batzordearen presidentea da. Kultura eta elikadura gaien gainean ikertzen bi hamarkada baino gehiago eman dituen aditua. Hamabost bat libururen eta ehun bat artikulu zientifiko baino gehiagoren egilea edo editorea da.