SingleThread-ek jatetxe, baserri eta hotel kontzeptuak uztartzen ditu, eta sukalde tradizionala eskaintzen, sasoiko osagaiekin prestatua, eta Sonomako konderriko ardoak zuzenean eskuratzeko aukerarekin. Kyle eta Katina Connaughton bikotea dago kontzeptu horren atzean. Healdsburgeko (Kalifornia) jatetxe honek hiru Michelin izar jaso zituen 2018an, eta Kyle eta Katina dira jabekideak. Kyle sukaldeko arduraduna da, eta Katina osagai gehienak… Read more »
Artxiboak: Jurado y Comité Técnico
This is the example custom post type
Eneko Atxa
Euskal sukaldaritza modernoaren ikur, Eneko Atxak (Zornotza, 1977) bere lekua aurkitu du gastronomiaren gailurrean, sorkuntza eta tradizioen eta ingurumenaren zaintza uztartzen dituen proposamen batekin. Azurmendi jatetxea –Atxaren jatetxe entzutetsuena, hiru Michelin izar dituena– bitan izendatu dute Munduko Jatetxe Jasangarrien The World’s 50 Best Restaurants zerrendan (2014an eta 2018an). Bilbo inguratzen duten muino ederretan kokatua, hondakin… Read more »
Jock Zonfrillo
Basque Culinary World Prize 2018 irabazlea. Chef eskoziar hau itzaltzen ari den elikadurari buruzko memoria bat gordetzeko ari da lanean: Australiako aborigenena, hain zuzen. Australiako nortasun gastronomikotik kanpo geratu den antzinako kultura zahar hau deskubritu eta aldarrikatzen eman ditu azken 17 urteak. Denbora horretan, urruneko ehunka herrixka bisitatu zituen, eta bertako biztanleen aberastasun gastronomikoa jaso… Read more »
Trine Hahnemann
Trine Hahnemann Danimarkako chef eta sukaldaritza-idazlea da. Hahnemann aktibista ere bada, eta duela zenbait urtez geroztik hona, gastronomia beste modu batean bizitzeko modua sustatzen du: dibertsitate eta justizia sozialean oinarrituta. Hahnemannek 10 gastronomia-liburu idatzi ditu danieraz –bere ama-hizkuntzaz– eta beste 7 ingelesez, besteak beste, hauek: Copenhagen Food (2018), The Nordic Diet (2009) eta The Scandinavian… Read more »
Mauro Colagreco
Colagreco (La Plata, 1976) Buenos Airesen hazi zen eta bertan ikasi zuen sukaldaritza, baina Frantzian egin du bidea gastronomian 2001etik aurrera. Bernard Loiseaurengandik ikasteko aukera izan zuen, harik eta 2003an chef ospetsua hil zen arte. Ondoren, Alain Passard, Alain Ducasse eta Guy Martin frantziar chef ospetsuekin trebatzen jarraitu zuen. 2006an lekualdatu zen Mentonera, Kosta Urdineko… Read more »
Manoella Buffara
Manu Buffara etorkizun handieneko latinoamerikar chefen artean dago. Sariak irabazi dituen chefa izanik, Manu sortu du Curitiban (Parana estatuan, Brasilen), bere kultura eta identitatea erakusteko. Sukaldaritzak sentiarazten dion grina sakonki errotuta du haurtzarotik. Nekazari baten alaba izanik, lurra eta lurrak ekoizten duena maitatzen ikasi zuen haurtzaroan, eta ezagutza hori bere sukaldaritza-estiloari forma emateko aprobetxatu zuen…. Read more »
Iñaki Martínez de Albéniz
Soziologian doktorea da, eta gai hori irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Martínez de Albéniz duela asko dago gastronomiari lotuta, haren garrantzi sozial eta kulturalak erakarri baitzuen. Mugaritz jatetxearen ohiko kolaboratzailea da –hainbat sormen-ekimen garatu ditu jatetxearekin; tartean, The Candy Project–, baita Sukaldeko Elkarrizketak biltzarreko edukien arduraduna ere. Horrez gain, egile-sukaldaritza zabaltzera zuzendutako beste jarduera… Read more »
Carlos Zamora
Zamora, De Luz jatetxearen eta Espainiako beste zazpi lokalen burua, duela hamar urtetik ari da jatetxeak eta pertsonak kudeatzeko eredu jasangarri eta arduratsu bat sustatzen. Chef ekintzaile hori erakunde eta kausa sozialekin duen loturagatik eta tokiko ekoizle eta nekazari ekologikoekin duen harremanagatik nabarmendu da. Horiei, hain zuzen, ekonomikoki laguntzen die. 2010. urtean, Depersonas Cocinando con… Read more »
Bee Wilson
Bee Wilson (Oxford, Erresuma Batua, 1974) kritikari, idazle eta historialari gastronomikoa da. Bere azken liburuaren izenburua First Bite: How We Learn to Eat da (gaztelaniaz: El primer bocado: cómo aprendemos a comer), eta André Simon Food and Drink Awards sari berezia jaso zuen. Wilsonen testuak Erresuma Batuko izen handiko komunikabideetan argitaratu dira (The Guardian, The… Read more »
Ilse Crawford
Ilse Crawford diseinatzailea, akademikoa eta sormenezko zuzendaria da eta egiteko sinple bat du: gizakion behar eta desioetan ardaztea sortzen dituen espazioak. Londreseko Studioilse diseinu-estudioko sortzaile gisa, Crawfordek eta diziplina arteko bere lantaldeak pertsonak eroso sentitzeko espazioak proiektatzen dituzte: etxean bezala sentitzeko moduko espazio publikoak, eta bertan bizi direnentzako zentzua duten etxebizitzak. Studioilsek alor horretan erreferente… Read more »
Recent Comments