Barber sukaldaria eta idazlea da, eta Manhattaneko eta Stone Barns-eko Blue Hill jatetxeen burua eta arima. Stone Barnsekoa, New Yorkeko aldirietan dago, eta nekazaritza-ekoizpeneko zentro baten parte da. Bertan, sukaldariak, lurretik lortutako osagai paregabeen bidez, lurrarekin konektatzen ditu bazkaltiarrak. Barberrek ingurumenaren aldeko borroka defendatzen du, sukaldaritza jasangarria eta arduratsua izatea baitu helburu. Elikadura eta nekazaritzari… Read more »
Artxiboak: Jurado y Comité Técnico
This is the example custom post type
Alex Atala
Times aldizkariaren arabera munduan eragin handiena duten 100 pertsonen zerrendan azaldu zen Latinoamerikako lehenengo sukaldaria izan zen. Sao Pauloko D.O.M. jatetxeari esker (bi Michelin izar), ospe handia lortu zuen Amazoniako produktuak berreskuratzeagatik, eta, horrela, haren herrialdeko nortasun gastronomikoaren inguruan hausnartzeko gonbita egin zuen. Sukaldetik kanpo hainbat proiektu bultzatzen ditu; esaterako, Atá, tokiko komunitateei babesa emateko… Read more »
Joxe Mari Aizega
Es Director General del Basque Culinary Center, que integra la Facultad de Ciencias Gastronómicas y el Centro de I+D en Alimentación y Gastronomía. Este centro es la primera Facultad Gastronómica en España con un Grado Oficial en Gastronomía y Artes Culinarias. Joxe Mari Aizega es fundador y pionero de este centro, que ha sido creado… Read more »
Jorge Ruiz Carrascal
Elikagaien Teknologiako irakaslea Extremadurako Unibertsitatean eta katedraduna Kopenhageko Unibertsitateko Elikagaien Zientziako departamentuan. Bere ikerketa-jardueraren parte bat Foulum Research Center-en (Danimarka) eta Cornelleko Unibertsitatean (AEB) egin du. 130 artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu-faktore handiko aldizkarietan, INDAGA (Investigación, Innovación y Desarrollo Aplicados a la Gastronomía) sare nazionaleko ikertzaile arduraduna da, eta ikerkuntza-proiektu eta enpresa-kontratu ugari zuzentzen… Read more »
Marta Miguel Castro
Marta Miguel Castro: Biologian lizentziatua da Unibertsitate Konplutensean (Madril) eta Biologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Elikaduraren Zientzien Ikerketa Institutuko (CIAL, CSIC-UAM) zientzialari titularra da. Haren ikerketaren ardatza honako hau da: sindrome metabolikoarekin erlazionatutako asaldura kardiometabolikoak –obesitatea, dislipemia, diabetesa, hipertentsioa, etab.– hobetzeko edota prebenitzeko onak izan daitezkeen elikaduraosagaiak ikertzea.
Melina Shannon-DiPietro
Melina Shannon-DiPietro MAD Fundazioko zuzendaria da (mad hitzak «janaria» esan nahi du danieraz). Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde garrantzitsua da, eta Rene Redzepi chefak sortu zuen, munduko janari-sistemak hobetzeko ezagutzaren partekatzea eta ekintzak sustatzeko. Horren aurretik, Melina Yaleko janari jasangarriari buruzko proiektuaren sortzaileetako bat eta zuzendari exekutiboa izan zen. Programa horren bidez 4.000 m2 inguruko etxalde organiko… Read more »
F. Xavier Medina
Gizarte Antropologiako katedraduna da Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitatean, eta zuzendarikidea UOCeko Osasun Zientzien Fakultateko Elikadura eta Nutrizioa sailean. Food, Culture and Development UNESCO katedraren zuzendaria eta International Commission on the Anthropology of Food and Nutrition (ICAF) batzordearen presidentea da. Kultura eta elikadura gaien gainean ikertzen bi hamarkada baino gehiago eman dituen aditua. Hamabost… Read more »
Elena Arzak
Elena Arzak munduan eraginik handiena duten sukaldariburuetako bat da. Juan Mari Arzak euskal sukaldariburu ospetsuaren alaba da, eta jatetxe familiarrean, Arzaken, 3 Michelin izar dituen jatetxean, ikasi zuen lanbidea. Gaur egun, jatetxeko sukaldeburua da. Londresko Halkin hoteleko Ametsa jatetxearen (Michelin izar batekoa) ardura ere badu. Bere lurrari oso atxikia, zaporeekin zein koloreekin esperimentatzea eta berritzea du… Read more »
Jeremiah Tower
Chef estatubatuarra, Alice Watersekin batera, Kaliforniako sukaldaritzaren oinarriak 1970eko hamarkadan irauli zituen mugimenduaren buru izan zena. Gastronomiari ekiteko modu jasangarri, arduratsu eta bidezkoa, tokiko eta sasoiko produktuen araberakoa, garatzen lagundu zuen. Eta mundu osoko sukaldarien inspirazio izan da, tartean, Anthony Bourdain, Jeremiah Tower: The Last Magnificient dokumentalaren egilea.
Maria Fernanda di Giacobbe
Kakao kreolea nortasun, kultura eta aberastasun ekonomikorako iturri gisa hartuta, Di Giacobbek hezkuntza-, ekintzailetza- eta garapen-sare bat abian jarri zuen komunitate ekoizleetan. Sare honen helburu nagusia da ekonomikoki zaurgarriak diren emakumeei aukerak ematea, emakume horiek trebatuz eta txokolatearen mikroenpresari bilakatuz. Txokolategintza lantegien bidez, 8.500 pertsona inguru prestatu ditu. Halaber, Simón Bolivar Unibertsitatearekin batera Kakaoaren Industriarako… Read more »
Recent Comments