Trine Hahnemann Danimarkako chef eta sukaldaritza-idazlea da. Hahnemann aktibista ere bada, eta duela zenbait urtez geroztik hona, gastronomia beste modu batean bizitzeko modua sustatzen du: dibertsitate eta justizia sozialean oinarrituta.
Hahnemannek 10 gastronomia-liburu idatzi ditu danieraz –bere ama-hizkuntzaz– eta beste 7 ingelesez, besteak beste, hauek: Copenhagen Food (2018), The Nordic Diet (2009) eta The Scandinavian Cookbook (2008). Amerikan eta Erresuma Batuan, Hahnemannen artikuluak erregulartasunez argitaratzen dira aldizkari eta egunkarietan, hala nola The Guardianen eta Time Magazinen; gainera, BBCko programa batzuetan ere maiz egon izan da.